xabier barrios
Pamplona, 1984
Bilbon bizi eta lan egiten duen artista da. Arte Ederretan doktorea, UPV/EHUko Arte eta Teknologia Sailean, “Arte, hibridación y nuevas tecnologías en la era de la información. La composición digital en la imagen como práctica artística” tesia idatzi zuen. Leioako Arte Ederren Fakultateko sail horretan irakaslea, eta AKMEKA ikerketa taldeko kidea da. Bere ibilbidean zehar hainbat tokitan erakutsi du bere lana: Araba aretoan, Rekalde aretoan, Bilbao Arten, Eibarko Portalean, Huarte zentroan, BECen, Iruñeako Zitadelan, Getxo Arten, edo Valentziako MuVIMen.