eremuak jardunaldiak 2020
2020ko urriaren 16an eta 17an, Tabakalerako Z aretoan.
⇒ Ikusi hemen jardunaldietako bideoak
Jardunaldi hauetan parte hartu zuten gonbidatuak honakoak izan ziren: Artiatx (Javier Arbizu, Oihane Iraguen, Irati Urrestarazu Zubizarreta), Nora Aurrekoetxea, Azpi kultur elkartea (Jon Ander Agirre, Maite Alonso, Iñigo Benito Molinero, Fran Fraca, Irati Gorostidi, Ane Zaldibar), Laura Díez eta Amaia Molinet, Katixa Goldarazena, Teresa Lanceta, Ion Macareno, Antonio Menchen, Clara Moreno Cela, Ion Munduate, Olatz Otalora, Miel Oyarzabal, Ainize Sarasola, Tripak kolektiboa (Andrea Berbois, Maite Mugerza, Marina Suárez, Natalia Suárez).
Aurten, jardunaldiak eremuak programaren bidez lagundutako proiektuetako batzuen aurkezpenari eskainita daude. Hain zuzen ere, parte hartzen dute bai haien lana eremuak programaren etengabeko deialdian eta praktika artistikorako laguntzetan oinarritu duten sortzaileek, bai eta EAEko kultur etxeekin lankidetzan garatutako HARRIAK programaren partaideek ere. Esparru honetan aurkezten dira, baita ere, eremuak aldizkariaren 7. zenbakia – ‘konkretua dena’ gaiari buruzkoa- eta Artistaren koadernoa. Ondorioz, eremuak-en berezko jarduera eta babestutako proposamenen aniztasuna sozializatzea dute helburu jardunaldiek.