a-filme-expedición

Many Of Them argitalpen-proiektuaren hirugarren liburukia osatzeko, besteak beste Costa-GavrasRaya MartinRikrit TiravanijaMia Hanssen-LoveCarlos Reygadas eta Olivier Assayas zuzendariekin egindako zinema-koadernoen seriea hartu da [Argitaletxearen izena] argitaletxearen proiektu zinematografiko honen abiapuntutzat. Argitalpen horren bigarren eta hirugarren liburukien artean hainbat eztabaida sortu ziren ikus-entzunezko hizkuntza eraikitzeko moduaren inguruan, itxuraz zaharkituta zeuden egituren inguruan, gaur egungo hizkuntzak eta sistema zinematografikoak eragindako arazoen inguruan, eta, batez ere, irudia pentsatzeko modu berri baten zantzuak adierazten dituzten sintomen inguruan. Prozesuaren ondorio moduan, hausnarketa horiek guztiak praktikan gauzatzeko premia ikusi zen.

Horrenbestez, proposamen hori elkarrizketa sortzaile gisa planteatu da. Raya Martin zuzendari filipinarrak ezarritako manifestu edo jarraibideak abiapuntu hartuta, lankidetza-proiektu askoz ere zabalagoa osatu eta hainbat eta hainbat lekutan grabatu da: Jaipurren, Delhin, Kyoton, Osakan, Naran, Taipein, New Yorken, Nairobin, Tepoztlanen, Mexiko DFn, Santiagon (Txile), Singapurren, Abu Dabin, Leonen (Frantzia), Parisen eta Los Angelesen. Filmak parte-hartzaile ugari izan ditu, besteak beste Nathalia Acevedo aktore mexikarra. Hala, Carlos Reygadasek zuzendu eta bera protagonista izan zuen Post Tenebras filma egin zen tokietara itzuli da, set horretatik, istorio eta pertsona horrek abiapuntu hartuta, ekindako bidaia berria atzemateko.

Filma kapitulutan egituratuta dagoenez, hainbat erregistrorekin eta baliabide mugagabeekin jokatzeko aukera izan da. Teknologiarik oinarrizkoenak eta beste baliabide sofistikatu batzuk nahastu, generoak konbinatu eta errodajean zehar sortu diren premien arabera eraikiz joan da. Hasierako programa horrekin, erabat irekita dagoen egitura baten inguruan artikulatuta, narrazioa hedatu egiten da, abartu eta elkarrekin nahasten diren narrazio zenbatezinak biltzeko:  bidaia zenbatezinak, ezinezko bilaketa eta kartografiak.

Proposamena argitalpen-euskarrian gauzatuz, filma sortzeko prozesua lehenetsi eta bistaratu egin nahi izan da. Hala, filma grabatzen zen bitartean bildutako dokumentazioa argazki eta testu gisa eszenaratuz, proiektuaren lankidetza izaera ez ezik, haren egitura eta eraikuntza ez lineala ere jarri dira agerian.

Ikusleek azken edizioan sartu ez diren zatiak eta kameraren ekintza-eremutik kanpo dagoen materiala eskuratu ahal izango dituzte. Izan ere, atal horiek guztiek proiektuaren sorreran parte hartu duten faktore eta eragile batzuei aitortzen diete protagonismoa.

Izaera dokumentala duen display hori osatzeko eta zentzu osoz janzteko, A Filme-Expedition filmaren DVDarekin batera dator.

  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
azaroa 2013