movingartists

Movingartists truke-proiektua kultura-mugikortasuna bultzatzeko asmo sendoarekin sortu da; izan ere, pertsonen migrazio- edo mugikortasun-fluxu arina partekatzen ez duten herrialdeen artean artistak trukatzea planteatzen du. Arte-lanak ekoiztea ez ezik, harreraren testuinguruan bizikidetza eta elkarrekintza sustatzea ere bada egonaldien xedea.

Gerrek, krisi politikoek, gobernu-krisiek eta abarrek mugak ixtea eta kultura-diskriminazioa dakartela ikusirik, artisten eta arte- eta kultura-alorreko profesionalen mugikortasuna sustatzea da elkartearen lana. Herrialdeen arteko trukaketa artistikoak eta akademikoak lantzen ditu, batez ere egoera soziopolitikoaren ondorioz bakartze soziokulturala jasan duten eta pertsonen mugikortasuna nabarmen murriztu den herrialdeei erreparatuta.

Truke-plangintza hori denboran irauteko asmoz jaio da eta, hala, osotasunean konprometitu gabe eskalagarri bihurtzen duten hainbat fasetan banatzen da. Lehen fasea pilotutzat hartzen dugu eta Espainiako (Euskal Herriko) eta Irakeko Kurdistango artisten arteko joan-etorria planteatzen du. 2017. urtean, Irakeko bi artista etorriko dira Bilbora, 45 egun emateko asmoz.

info +: movingartists.org

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
martxoa 2017