vis a vis 2018

Vis a vis proiektua Bilboko parkeetan egiten da, eta haren asmoa da aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten edo antzeko interesen inguruan eta jarduera eta testuinguru desberdinetatik lan-lerro bat garatu nahi duten bi artistari edo ikertzaileri entsegu formatuko topaketa bat egiteko aukera ematea. Oraingoan, topaketa Doña Casilda parkeko pergolan izango da. Bi parte-hartzailek erabakiko dute, euren arteko elkarrizketan, nolako itxura izango duen topaketak, baina leku horretarako bereziki sortuko dute, eta jendearentzat irekita egongo da. Proposamen honek probarako eta trukerako esparru bat sortu nahi du, gonbidatu bakoitzak bere lanaren berri eman dezan, betiere, bestearen lana aintzat hartuta. Oraingoan, honako hauek izango dira gonbidatuak: Ignacio García Sánchez eta Paco Chanivet (espekulazioaren eta zientzia-fikzioaren inguruko beren lanaren berri emango digute); Sahatsa Jauregi eta Julià Panadés (susmatzen dugu eskultura- eta instalazio-piezak lantzeko moduan harreman formala dutela); eta, azkenik, Raquel Meyer eta Saioa Olmo (gizarte-zientziak aztertzeko erabiltzen den teknologiari buruz hausnartuko dute). Halaber, gertatutakoa dokumentatzeko modua ere birplanteatu dugu: artearekin lotura duen pertsona bat gonbidatzen dugu, bere ikuspegitik eta bere jardueran oinarrituta topaketan hautematen duena eta interesatzen zaiona jaso dezan. Izan ere, topaketa egin ondoren, zenbait koaderno argitaratuko ditugu.

Urriak 4, 18.30etatik 20.30etara

Sahatsa Jauregi eta Julia Panadés izango dira gonbidatuak; eskultura eta instalazio-piezak lantzeko moduarekin duten harreman formalaren inguruan hitzegingo dutelakoaren susmoa dugu. Topaketa Doña Casilda parkeko pergolan izango da.

Urriak 5, 18.30etatik 20.30etara

Ignacio García Sánchez eta Paco Chanivet izango dira gonbidatuak, espekulazioaren eta zientzia-fikzioaren inguruko beren lanaren berri emango digute. Topaketa Doña Casilda parkeko pergolan izango da.

Urriak 6, 18.30etatik 20.30etara

Raquel Meyers eta Saioa Olmo izango dira gonbidatuak, gizarte-zientziak aztertzeko erabiltzen den teknologiari buruz hausnartuko dute.  Topaketa Doña Casilda parkeko pergolan izango da.

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
maiatza 2018