(TWRG) espazio publikoa jokoaren ikuspegitik

The Walking Reading Group edo Irakurketa Talde Ibiltaria martxoaren 13an, 14an eta 15ean izango dugu Bilboko kaleetan. Irakurgaia eta elkarrizketagaia honako hau izango da: espazio publikoa jokoaren ikuspegitik. Lydia Ashman, Ania Bas eta Simone Mair izan dira irakurgaiak hautatu dituztenak (kapituluak, saiakerak eta bideoak), eta Zaramari enpresak paseatzeko ibilbide espezifikoak proposatu ditu.

Ibiliko al gara elkarrekin?

Parte hartu nahi baduzu, bete honako formulario hau, eta zurekin harremanetan jarriko gara, testuak eta lotutako informazio praktikoa bidaltzeko. Hona hemen elkarguneak eta ordutegiak (kontuan izan ibilaldietan atseden-uneak izango direla):

Martxoaren 13a, ostirala

Lehen paseoa 18:00etatik 21:00etara egingo dugu. Errekalde plazan elkartuko gara (zubiaren azpian).

Martxoaren 14a, larunbata

Goizez abiatuko gara elkarrekin mintzatzera, 11:00etatik 13:30era. Funikularreko plazan hasiko gara (euria egiten badu, funikularraren geltokian elkartuko gara).

Ondoren, 14:00etan, elkarrekin bazkalduko dugu #Karpinterian. Motibatuta bazaude, egin bat gurekin. Ekarri nahi duzuna bazkaltzeko, guk oinarrizkoa jarriko dugu: ogia, ezpainzapiak, ura, olioa… Karpinteriaren helbidea: Gorte kalea, 29-31, 4-F.

16:00etatik 19:00etara, Lydia Ashman, Ania Bas eta Simone Mair-ek “Irakurketa Talde Ibiltaria atsegin duzun bezala” tailerra(*) emango dute Karpinterian. Ibilaldien formatua aztertuko dugu, eta arauak, egiletzak eta ibiltzeko moduak zalantzan jarriko ditugu modu jostalarian. Ingelesez izango da, baina ez beldurtu, saiatuko gara gauzak ulertarazten eta xuxurlatuz elkarri laguntzen.

(*) Izenburua eta tailerra Augusto Boal-en Juegos para actores y no actores obran inspiratuta daude.

Martxoaren 15a, igandea

Azken ibilaldia Plaza Barriko 8. zenbakian hasiko da, eta 11:00etatik 12:00etara ibiliko gara. Topaketa amaitzeko, marianito bat edo suertatzen dena hartuko dugu elkarrekin.

Egunean egon nahi baduzu, zoaz #TWRGBilbao hashtagera eta gure webgunera.

Irakurketa Talde Ibiltaria Lydia Ashman, Ania Bas eta Simone Mairrek Zaramari enpresaren babesarekin bultzatutako proiektu bat da, eta Histeria Kolektiboak produzitu du Eremuak programaren finantzaketari esker. Jarduera hau BAT 2015 izenekoaren parte da.

Proiektuari buruzko xehetasun gehiago dituzu hemen.