In, egin aditzaren ahozko adierazpena da eta besteak beste, sortu, gauzatu, burutu, pentsatu, bideratu eta jardun adierak ditu. Bestalde gurak, desira, gogo edo borondate hitzak barnebiltzen ditu. In eta gura hitzen artean, zerbait inguratzeko ahalegin bat dago. Hurbilagotik begiratzeko gogo bat.
Sortzaile batek bere lanarekiko duen konpromisoa ikustean, pertsona horrekiko ezagutza eta konfiantza berezia sortzen da. Amaiur, Estéfana eta JK artistek haien praktika artistikoarekiko hurbilketa konpromisoz mantentzeko desioa dutenez gero, bertatik dator hiruak areto batean elkartzeko erabakia.
In gura esatea norbaitek jarduteko asmoa duela esateko modu azkar bat izan daiteke.
tailerra
2023/07/06 => 11:00 – 13:00
Iraupena: 2 ordu
IN GURAko artistek emandako tailerra, parte hartu nahiko lukeen edozein ume edo heldurentzat.
Galdera eta erreakzio ariketa batean oinarrituko da. Saioaren hasieran galdera batzuk banatuko dira, erantzun bat sor dezaten; ahozkoa, idatzia, ikus-entzunezkoa edo grafikoa. Martxan jartzeko, ibilbide bat proposatuko da Agurain inguruan.
Galderetan zerbait bilatzeko gonbidapena da.
Identifikatu al dezakezu nola egin jakin ez, baina halere egiten duzun zeozer?