How to DJ? tailerra

Non: Mimetiz eskolako gimnasioa
Noiz: Ekainaren 16an
Ordua: 15:00 – 17:00

<<<Tailerrak doakoak dira eta leku mugatuak dituzte. Eman izena zalla.eus gunean, “Jardueretan izen-ematea” atalean>>>

Deskubritu ezazu DJing-aren artea eta ikasi eta praktikatu itzazu abestiak modu digitalean nahasteko oinarrizko teknikak.

Nork emana: Vutron Dantzall

Vutron Bilboko kolektibo gaztea da, eta hiru DJk (Juana Esparza “Puñales”, Eneko Rubio “Zakarra” eta Carlos Cañas “Kabro”) eta dantzari batek (Maider Vicente “Santa”) osatzen dute. Afrikako diasporako musika-estiloak jartzen dituzte, hala nola dancehall-a edo EBko bass eszenako soinuak, eta dantza beren saioen erdigunea eta helburua da.