Testu kritikoaren maketazioa eta diseinua: Adrián Romero

Lekua:

Hainbat lekutan, Zallan

Partaideak:

Sarah Rasines, Akane Saraiva, Silitia, Vutron Dantzall

Bitartekaria:

Enrike Hurtado

Testu kritikoa:

Ukaldi (001), Iñigo Basaguren-Duarte

Mugimendua

Kontzertua, dantza, errezitaldia, jaialdia, ravea, festa… modu asko dago musikaren inguruan eta musikaren bidez elkartzen garen gertaera hori izendatzeko. Daggering, voguing, twerking, pogo, waacking, moshing, popping, stage diving, b-boying, headbanging… erritmoari jarraituz mugitzeko moduak dira. Simon Frith-ek eta Jacques Attali-k dioten bezala, musikak norbanako gisa eraikitzen bagaitu eta aldi berean komunitatea sortzen badu, zein norbanako eta komunitate mota sortzen ditu gaur egungo musikak?

Saio honetan erritmo eta melodietatik harago doan musika-soinua entzungo dugu, rock edo pop kontzertu baten dekonstrukzioa ikusiko dugu, Dj kolektibo baten musika eta erritmo nahasketa dantzatuko dugu, eta hasierarik eta amaierarik gabeko mugimenduak deskribatzen dituzten gorputzak ere ikusiko ditugu.

programa
  • 15:00-17:00 TAILERRAK
    • How to DJ? tailerra. Mimetiz eskolako gimnasioan
      Deskubritu ezazu DJing-aren artea eta ikasi eta praktikatu itzazu abestiak modu digitalean nahasteko oinarrizko teknikak.
      Nork emana: Vutron Dantzall Bilboko kolektibo gaztea da, eta hiru DJk (Juana Esparza “Puñales”, Eneko Rubio “Zakarra” eta Carlos Cañas “Kabro”) eta dantzari batek (Maider Vicente “Santa”) osatzen dute. Afrikako diasporako musika-estiloak jartzen dituzte, hala nola dancehall-a edo EBko bass eszenako soinuak, eta dantza beren saioen erdigunea eta helburua da.
    • Kaseteak autoeditatzeko DIY tailerra. Madres Irlandesas enparantzako erabilera anitzeko lokalaJadanik ez da beharrezkoa diskoetxe handi batekin sinatzea zure musika ekoizteko. Do it yourself leloarekin, kaseteak autoekoizten ikasiko dugu, fanzineen erara.
      Nork emana: Sarah RasinesSarah Rasines artista eta kultur kudeatzailea da, eta ikerketaren, programazioaren, irakaskuntzaren, soinu sorkuntzaren edo gutxi-asko independenteak diren proiektuak sortzearen arteko elkargurutzaketa hibridoan egon nahi luke. Artean eta musika esperimentalean kaseteak izan duen erabileraren inguruko doktore-tesia amaitzen ari da egun.

<<<Tailerrak doakoak dira eta leku mugatuak dituzte. Eman izena zalla.eus gunean, “Jardueretan izen-ematea” atalean>>>

  • 17:45 – 22:30 Kontzertuak: Euskadi plazan

    • 17:45 Aurkezpena
    • 18:00 Sarah Rasines
    • 18:30 Silitia
    • 19:30 Vutron Dantzall (Puñales, Zakarra, Kabro y Santa)
    • Akane Saraivaren Atiza bideoaren proiekzioa, 18:00etatik 22:30etara