ondo bizi jardunaldiak “arte y pastoreo”

Laugarren egonaldi honetan jardunaldi irekiak urriaren 10ean izango dira eta egun hau, artea eta artzaintzaren ikuspuntuak karrantzako biztanleei gerturatzeko betetzen da. Modu berean, jardunaldiak osatzeko pertsona gehiago gonbidatzen ditugu gure intereseko gaiak jorra dezaten; batetik Natacha Sansoz (Carcassonne, 1981) artista, Marc Badal (Barcelona,1976) ikertzailea, Jaime Izquierdo (Infiesto, Asturias, 1958) geologoa eta idazlea, eta artzaia eta gazta egilea den María Bueno “Afri”, «Bajo el roble» proiektukoa, Aragüés del Puerton (Hueska).

Jardunaldiei bukaera emateko parte hartzaileek eta Avascaneko artzaiek elkarrekin bazkari bat ospatzen dugu. Bazkaria Casa Garras jatetxean izaten da, Txema Llamosas sukaldariak ardi produktuetan oinarritutako jakiak prestatzen dizkigu, bertako produktuak Avascanek eskainitakoak. Horren bidez, Enkarterriko ondarea hedatzen eta berriztatzen dugu.

Esan bezala, jardunaldi irekiez gain, urtero paperean egindako argitalpen bat osatzen dugu, non elkarbizitza honetan sortzen diren argazkiak eta hausnarketak jasotzen diren. Gainera, erakusketa bi egiten ditugu, bat gure zonaldean, Karrantzan, landa igurunean, eta beste bat hirian, normalean Bilbon. Aurten bizi dugun osasun egoera dela eta, artelanen erakusketarako espazioak oraindik itxi gabe daude.

Oharra: Covid19ak eragindako pandemia dela eta, maskararen erabilpena, eskuen higienea eta segurtasun-distantzia mantentzea nahitaez bete beharreko neurriak izango dira.Esto es un texto promocional. Haz clic en el botón Editar para cambiar este texto. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.