Eurorack moduluen eraikuntza-tailer kolektiboa, erabilera publikoko eta komunitarioko sintetizadore modular bat sortzeko, D.I.Y (“Do it yourself”) muntaketa-kiten bidez eta D.I.W.O (“Do It With Others”) filosofiari jarraituz, metodologia kolaboratibo eta parte-hartzailean oinarritutako ikaskuntza sustatzen duena. Kitek moduluen eraikuntzarako behar diren pieza eta osagai guztiak biltzen dituzte, eta, multzoka, “sintetizador” izenez ezagutzen den sistema sonoro bat osatuko dute.
Tailerrean eraikitako sintetizadorea kontratatzailearen artxiboaren parte izango da etorkizuneko erabileretarako, helburua erabilera publikoko sintetizadore komunitario bat eraikitzea delarik, logika indibidualista normala hausteko asmoz. Horretarako, gaur egun martxan dauden proiektu eta esperientzien adibideak jarraitzen dira, hala nola: Sinte Modular Kolektiboa (TABAKALERA), Festival NAK, Mutant Monkey, Dinamodular, NVCLI edo T37.
Ez da aurretiko ezagutzarik behar; tailerra taldearen mailara egokitzen da, eta taldea bera da tailerra hutsetik eraikitzen duena. Tailerrak moduluen muntaketa izango du ardatz nagusi, baina edozein pertsonarentzat egongo da irekita, inplikazio maila edozein dela ere, topagune, ezagutza eta gogoeta espazio bat izatea helburu.