eremuak#6

Aldizkariaren ale honen gai nagusia, 2019an eginiko eremuak nazioarteko jardunaldietan bezalaxe, natura termino problematikoa da. Gainera, pluraltasunaren ñabardura gehitzen zaio (euskarazko naturak hitzaren –k edo gaztelaniazko naturalezas hitzaren –s) Horiek horrela, eremuak#6 aleak hainbat ekarpen biltzen ditu tokiko testuinguruan zein arte garaikidearen testuinguru globalean, tradizionalki natura deitu izan zaion hartan zenbait motatako interesa duten jarrera, obra eta diskurtsoen inguruan.

Aldizkariak euskal testuinguruan sortutako testu-materialak eta material bisualak biltzen ditu, honako hauen eskutik: Sergio PregoFrancisco Javier San MartínUsue ArrietaDuen Sacchi (ekarpen artistikoa erdiko orrialdeetan), Bea EspejoAlberto PeralLeo BurgeMaia Villot eta Irantzu Yaldebere (atzeko azaleko ekarpen artistikoa).

Ale hau osatzen duten ekarpenak hainbat motatakoak dira, eta horiek guztiek eremuak deialdiak babesten dituen artista batzuei hitza emateaz gain, gure testuinguruan egindako jardueretako batzuk biltzen dituzte.

⇒ Aldizkariaren aurkezpenaren bideoa, 2019ko urriaren 17an Azkuna Zentroan, eremuak-en jardunaldien barruan.

⇒ Aldizkaria jaso nahi baduzu, eskatu hemen: aldizkaria@eremuak.eus

Edizioa: 2019ko urria | Aleak:1500 | 88 orrialde
Edizioa: Aimar Arriola, Iñaki Imaz, Maider López, Leire Vergara
Koordinazioa: Natalia Barbería, Maite Zabaleta Nerecán
Diseinu grafikoa: Maite Zabaleta Nerecán
Testu-edizioa: Fernando Quincoces
Euskararako itzulpena: Belaxe
Inprenta: Gráficas Lorea