ekoiztea

ekoiztea

11:30 – 12:30 Leire Vergara Salir del plano aurkezpenaren bideoa

12:50 – 13:50 Heidi Vogels

17:30 – 18:30 Sergio Prego aurkezpenaren bideoa

18:50 – 19:50 Carlos Díez  aurkezpenaren bideoa


Biografiak

Ekoiztea

Leire Vergara erakusketa-komisarioa eta ikertzailea da. Komisario lanetan aritu da DAEn (Donostiako Arte Ekinbideak, 2002-2005) eta Rekalde aretoan (2006-2009). Gaur egun Bulegoa z/b ekimeneko kidea da, Bilbon.

Heidi Vogels artista da eta Amsterdamen bizi da. Argazkia, filma eta bestelako ikerketa-moduak erabiltzen ditu lanean, gure perspektiba eguneroko errealitatean eta inguratzen gaituen espazioan birkokatzeko xedearekin. Egun Fezeko (Maroko) lorategi-oroitzapenei eta horien barruko munduei buruzko filma egiten ari da.

Sergio Prego artista da eta Bilbon bizi da. Ikuspuntu performatibo batetik bideoak eta instalazioak erabiltzen ditu, baina bere lanak eskulturarekin lotura estua dauka. 1996tik 2002ra Acconci Studioarekin elkarlanean aritu zen New York-en. Primer Performa 2010 sortzen eta garatzen hartu zuen parte 2010ean, MUSAC-en. Gaur egun, Kalostra pedagogia proiektuan hartzen du parte, Donostian.

Carlos Díez moda-diseinatzailea da. 2004an erakutsi zituen bere diseinuak estreinakoz Pasarela Cibeles moda-ekitaldian. Bere sormena eta irudimena medio, bestelako alderdi batzuk ere jorratu ditu diseinuaren eta artearen esparruan, zinemako edo moda-aldizkarietako estilismoa, besteak beste.