hamahiru

Donostiako Tabakaleran egingo da eremuak hirugarren erakusketa kolektiboa, hots, programa sustatzen duen erakundearen egoitzan. Lau urtean behin egiten da erakusketa, eta hau du helburu: hurbileneko eremu artistikoaren sormena bultzatzea, gure inguruan ekoizten den arteari buruzko begirada kolektibo batez baliatuta.

Artearen alorrean bitartekaritza-, erakusketa- eta dibulgazio-eremu berriak martxan jartzea xede duen HARRIAK ekimena da erakusketaren «artxiboa» eta abiapuntua. Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat kultura-aretotan izango da ikusgai HARRIAK, non zenbait artistak eta bitartekarik esku hartzen baitute  2016az geroztik.

Hamahiru da erakusketaren izenburua, hamahiru lagunek esku hartzen baitute. Artistak izango dira protagonistak, eta garrantzi berezia emango zaio 13 zenbakiari (zer osatugabe eta inperfektuen adierazgarria, antza). Euskal artearen egungo egoera osorik jasotzeko ezintasuna jarriko du ikusgai erakusketak.

Prozesu osoan —hasiera-hasieratik—, artisten proposamenen, haien izaeren eta prozesuen arabera egituratuko da erakusketa, ez aldez aurretik erabakitako programa bati edo kalkulu jakin batzuei jarraikiz.

Artistak aukeratzea eta komisariotza eremuakeko batzorde teknikoari dagozkio, hauei, alegia: José Ramón Amondaraini, Aimar Arriolari eta Leire Muñozi, batzordeko kide ohia den Maider Lópezekin batera.