Hitzak, esaldiak, kantak eta, gero, objektuak. Baina, erakusketa hau abian den kanta bat al da? Zein inplikazio ditu mezuak zuzenean interpelatzen dituenean? Zerbaiti izena jartzen diogunean, existitzen hasten al da? Hizkuntzaren berezko ezintasunaz jabeturik, artistak lurraldeekin jolasten dira eta manipulatu eta galbideratu egiten dituzte ezarritako logiken bidez. Hizkuntza forma da.
Juan 1:1
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen.
jarduera osagarriak
Las Colombina’s
Las Colombina’s musika-proiektua (https://colombinas.hotglue.me/), Larraitz Torresen eta Sandra Cuestaren lanaren elkarketan oinarritzen dena. Soinua landuko da bata bestearekin lotutako kanten bidez, eragindako egoera eta egoeraren konbentzioa eraldatzen dituzten bariazioen arabera.
Punttuka Bertso Eskolako kide Jon Belokirekin eta Andoaingo ESCIVIrekin lankidetzan.
Entzuketa erakusketaren inagurazioan. Grand Radiate.
‘DENOK GUCCI’
Ane Azkona
Bideoaren, instalazioaren eta ekintzaren artean egituratzen den saiakera. Gatazka politiko eta identitate-gatazka garaikideei erantzun pertsonalak emateko premiatik sortzen da.
SEKSI SEKASIrekin (performerra) eta Andoaingo ESCIVIrekin lankidetzan.
Urrairen 15ean, 18.30tan erakusketan txertatuko dira pieza berriak.
‘DISFRUTEN LAS MOLESTIAS’
Jone Laspiur (@j.o.n.e.n.o.j)
Testu genereatzaile aleatorio batek sortutako testua hartu da, eta Googleen itzultzialearekin euskerara itzulia izan da. Hau da, robot batek sortu eta itzuli duen testuari, hirugarren interpretazio gizatiar bat eman zaio, abesti bat sortuz eta honi dantza bat eskainiz.
Hala, testu hori nolabait artearen esparrura integratzen da. Jasotzen duguk oro dago interpretazio gizatiar baten menpe, pieza hau lengoaiaren aleatoriotasunaren eta ideien logikaren arteko arrakalan aurkitzen da.
Bideoklipa. Andoaingo ESCIVIrekin lankidetzan (@escivi_oficial). Bideo grabaketa eta muntaketa: Asier Pérez (@frameaxipe)
Soinu edizioa: Markel Alonso.
Topaketa: 2021.10.15
Ordua: 18.30
Lekua: Bastero Kulturgunea