first thought best
First Thought Best eremuak programak ekoiztutako erakusketa kolektiboa da, eta “2014ko erakusketa” deialdian aukeratutako egileak biltzen ditu, hemen eta orain kontzeptuak nabarmentzeko asmoz. Erakusketa euskal arte-esparruari lotuta dago, eta erakusketa-formatuan aurkeztea eskatzen duten lan eta proiektuak agerraraztea du helburu, horrela harrera publikoko eremu bat aktibatzeko.
Aukeratutako artistak: Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984), Lorea Alfaro (Lizarra, 1982), Miren Arenzana (Bilbo, 1965), Ibai Baldés (Iruñea, 1986), Josu Bilbao (Bermeo, 1978), Ingrid Buchwald & Nader Koochaki (Ibarra, 1980 & Donostia 1983), June Crespo (Iruñea, 1982), Nerea de Diego (Iruñea, 1974), Raúl Domínguez (Barakaldo, 1984), Ainara Elgoibar (Mungia, 1975), Daniel Llaría (Logroño, 1985), Pablo Marte (Cadiz, 1975), Idoia Montón (Donostia, 1969), Ixone Sádaba (Bilbo, 1977), Jon Otamendi (Getxo, 1978) eta Amaia Urra (Donostia, 1974).