eremuak#8
Gorputzak-distantzia binomioa jorratu dugu aldizkariaren zenbaki honetan. Egungo tes- tuinguru honetan puri-purian dugun gaia dugu, baita jarduera artistikoetan ere. Izan ere, jazoera esanguratsuen bidez adierazten da azkenaldi honetako artean gorputzen arteko espazio-harremana –hurbilekoa zein urruna– eta haien beren inguruneen artekoa.
Proxemiaren teoria ekarri dugu gogora hausnarketa honetan. Latineko proximus termi- noa (“oso hurbila”) du jatorri proxemia hitzak. Labur adierazita, norberaren espazioaren erabilera eta pertzepzioa aztertzen du proxemikak, gure gorputzen inguruko espazioa. Edward T. Hall antropologoak formalizatu zuen teoria hori, zeinak hau aztertzen baitu: nola okupatzen dugun espazioa, eta zer distantzia gordetzen dugun interakzioan eta komunikazioan. Zenbait espazio-mota identifikatu zituen Hallek, faktore hauen arabera aldatzen direnak: topaketa-mota, solaskideen arteko harremana, haien nortasuna eta beste zenbait. Lau azpikategoriako eredu bat diseinatu zuen, distantzia txikiagotik han- diagora sailkatuz: distantzia intimoa (gorputzarena) kontaktu fisikotik 45 cm-rainokoa; distantzia kasual-pertsonala, ohikoena pertsonen arteko harremanetan, 46tik 120 cm- rainokoa; distantzia soziala, eguneroko harremanetan –lanean adibidez– interakzioa bideratzen duena, 120tik 360 cm-rainokoa; eta distantzia publikoa, ikusmenaren eta entzumenaren mugetaraino iristen dena. Zenbait artista eta sortzailerekin mintzatu gara horretaz –Gari Arambarri, David Bestué, Arantza Santesteban, Nazario Díaz eta Ander Pérez Puellesekin– eta hau eskatu diegu: testu libre eta labur batean azaltzeko zer deritzeten Hallen teoriei (eta geuk proposatutako beste bati: bosgarren distantziari edo “distantzia zikularrari”).
Honako hauek ere parte hartzen dute aldizkarian, bertan agertzen diren hurrenkeraren arabera: Martí Manen, Itziar Okariz, Olatz González Abrisketa, Damaris Pan, Helena Goñi (ekarpen artistikoa erdiko orrialdeetan) eta Leire Lacunza (atzeko azaleko ekarpen artistikoa).
⇒ Ikusi hemen aldizkariaren doako banaketa-guneak
Aldizkaria jaso nahi baduzu, eskatu hemen: aldizkaria@eremuak.eus
Edizioa: 2021ko urria | Aleak:1500 | 72 orrialde
Edizioa: José Ramón Amondarain, Aimar Arriola, Maider López
Koordinazioa eta diseinu grafikoa: Maite Zabaleta
Testu-edizioa: Fernando Quincoces
Euskararako itzulpena: Belaxe
Inprenta: Gráficas Lorea