Niretzat, parke bat Mariana da. Aljerreko emakumeak. Eguzki gorri fluoreszentea.
Alba Bilbokoa da; ama Bilbokoa du, aita Burgoskoa. Julen Beasaingoa da; ama Kordobakoa du, aita Kordobakoa. Urrun eta bakar. Manu Madrilgoa da; ama Gaztelakoa du, aita Dominikar Errepublikakoa.
Ez dago teorizatu beharrik hurbil duguna hobeto azaltzeko. Terrazan, larrialdietan, kantu turkiarrean, mahai-futbolean, zigarro solteetan, gurpil-aulkian, uda horretan bero gehiegi egin zuen, bolantean, Remediosen, pantailan, eramangarrian. Horien guztien artean, oso hurbil. Mendi hauen artean. Harri-errekaren ondoan. Emadazu zure esku-ahurra.
Alba Burgos, Julen García Muela eta Manu Tarrazo artea oso hurbil dagoela gogorarazten diguten artistak dira. Epel-epel. Edozein biografiatik urruti.
Garraioak: trena FEVE Bailen kalea, 2 (48003 Bilbo) eta autobusa Bizkaibus