HARRIAK 2016

Koordinazioa: Lydia Lomas

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.
Programa Euskal Autonomia Erkidegoko kultur etxeetako hainbat aretotan jorratuko da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzarekin.

HARRIAK eremuak-en ekimena da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta gogoeta-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago.

2016ko programa

ARENATZarte (Gueñes, Bizkaia)
HALO erakusketa
maiatzaren 5-29

Micaela Portilla (Dulantzi, Araba)
Erromantiko erakusketa
maiatzaren 7-21

Barandiaran aretoa (Lekeitio, Bizkaia)
HALO erakusketa
ekainaren 2-19

ARENATZarte (Gueñes, Bizkaia)
Cuando el arte es una forma de comportamiento… (artea jokaera denean…) erakusketa
uztailaren 1-31

Kulturate (Arrasate, Gipuzkoa)
Zabor zuria erakusketa
urriaren 14a – abenduaren 4a

Bastero Kulturgunea (Andoain, Gipuzkoa)
Esku azpi begi- Ojo para mano erakusketa
azaroaren 11a –  abenduaren 30a
azaroaren 9a: hiru artistekin gidatutako bisita