loreen oihartzuna / lorategitik

Bapore Atelierrek artistak Horkasitas Jauregitik ateratzera gonbidatu ditu egindako lanak jauregiaren inguruan dagoen María Dapena artistaren omenezko lorategian jartzeko.

Proposamenak Iván Gómez, Claudia Rebeca Lorenzo eta Mónica Planes artistek egingo dituzte, Raquel Ángulo Balmasedako artistarekin eta HASZI programaren harira hautatutako Joey Ordoñez ikaslearekin batera. Gainera, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko Pintura Masterreko ikasleek (Eloy Pueyo, Jesús Ramos eta Nerea Pinedo) elkarrizketa bisuala osatuko dute Jauregiko barnealdearen eta kanpoaldearen artean, eta horri esker erakusketarako aukerak zabalduko dituzte.

Lorategiko erakusketa elementu organiko eta ez-organikoen arteko elkarbizitzarako espazio gisa ulertzen da; bertan, eskultura-materialak berezko habitat naturalaren parte izango dira. Ekosistema berri eta aberatsa osatuko dute.

Barnean kanpoaldeko kolorearen eta formaren arrastoa gelditzen da. Tonuak eta itxurak kanpoaldeko bizipena arakatzen dute. Aldi berean, askotariko elementuak sortu eta kanpoan gelditzen dira, lorategiaren giroan, bertako elementuekin integratuz eta deseginez. Barnealdeko oihartzunaren parte dira. Bulkaden adarrak: barnean eta kanpoan.

Eskultura eta pintura-materialen elkarbizitzarako ariketa plastikoa aurkezten dugu. Horiek artikulatzeko moduak bi bizipen-egoera dituen lorategia sortzen du: bizirik dagoena eta bizitakoa erregistratzen duena. Arteak lorategiaren historian duen eskuhartzetik abiatuta, orain, Bapore Atelierren, ekosistema berdinean batzea proposatzen dugu. Hormak iragazkortzen ditugu, lorategitik behaketaren eta ekoizpenaren inguruan hausnartzen dugu, harreman estuan elkarrekin bizi ahal izateko.

programazioa

udazkena

Oihartzuna bere jatorria zabalduz jaiotzen da. Elementu multzo batek oinarrizko zioa durundatzen du. Ibilbideak hasierako bulkada hura aldatzen du. Ahots hori islatu duten gorputzen artean sortzen den loturak bizipen partekatu bati leku ematen dio. Balmasedako Horkasitas Jauregiko erakusketa-aretoan elkarren ondoan ageri dira Nadia Barkate, Javier Arbizu eta Paula García-Masedo. Elkarbizitza horrek publikoarekin ere durunda egiten duten pieza eta prozesuak eskaintzen dizkigu. Parte hartzen dute, halaber, Alberto Salcedo tokiko artistak eta HASZI programan ikasle izateko hautatu duten Aitane Landak. Horiek guztiek bizipen sentikorra eskaintzen dute gunean dauden margolan, eskultura eta argazkien bidez. Judy, Marina Suarez, eta Irati Gorostidiren esku-hartzea ere badago. Performancearen eta zinemaren bidez, proposamena alderik alde hartu eta aurkezten den gorputz osoa artikulatzen dute.

 

Oso forma desberdinak dira, loreen aniztasuna bezain, eta ezohiko eta ohiko kontakizunentzako atrezzoan egiten dute bat. Erakusketan zehar goazela, irudi errealen eta figurazioen artean, loreetatik eta loreekin bizi izan ditugun kontakizunek durunda egiten dute. Antzinako eta egungo irudi eta loreen arteko harremanek, zeinuek eta metaforek bizitasunaren eta heriotzaren artean dabiltzan bizipenak hedatzen dituzte. Loreak gure bilakaeraren oihartzun.

programazioa

udaberria
  • Bitartekaritza
#Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
martxoa 2022