Raquel Asensi

Raquel Asensi (Bilbo, 1989) cyborg artista zeramikaria da. 2020-2021 urteetan, Bolintxurekin elkarrizketa bat garatu du, bertako huntza eta buztina bezalako baliabide naturalak erabiliz, zeramika eta argazkigintzako hainbat esku-hartze aurkezteko. Bere hitzetan:

“Hedera Helix – interbentzio bat da, zeinetan prozesu motel bati heldu diodan, Bolintxuk eskaintzen digun giza osteko gatazkari buruzko erantzunak baino, galdera gehiago ekarri dizkidana. Horiek guztiak eta nire kontraesanak testu-mezu batzuetan jasota daude, basoari modu fikzionalean bidaltzen dizkiodan hausnarketetan, erantzunen bat agian lortzeko. Ironikoki, basoan ez dago estaldurarik, beraz, pentsatzekoa da ez zitzaizkiola inoiz nire sms-ak iritsi. Guillarekin ere kolaboratu dut, inguruan gurekin harremanetan jarri nahi den gorputz-hedapen bat sortuz. Prozesu horren aztarnak – Eskulturak – Basotik bildutako buztinarekin sortu dira, landare-materialarekin nahastuta, eta baita beiraztatutako gresarekin ere. Zuhaitzekin bizi den huntzak inspiratu ditu, baina hiriko kableen kiribiltzeko formak gogorarazten dizkigu baita ere.
.
Bihurdurak, bueltak, erresistentziak (pozoitsuak) eta atseginak. ”

@raquelasensiartefactos