art omi 2020-2021
Art Omi-ren nazioarteko epaimahaiak, finalera pasa ziren proposamenak aztertu ondoren, Nadia Barkate aukeratu zuen Art Omi-ko egonaldirako. Egonaldia 2020ko ekainaren 18tik uztailaren 14ra zegoen aurreikusita eta, COVID-19 pandemiaren ondorioz, 2021era atzeratu zen. Beraz, Nadia Barkate, 2020ko ediziorako aukeratutako artista, Art Omi 2021eko egoiliarra izango zela erabaki zen, 2021eko ekainaren 25etik uztailaren 19ra bitartean. Azkenean, covid-19 egoera zela eta, artistak uko egin zion egonaldiari, eta edizio hori bertan behera uztea erabaki zen.
Art Omi-n egonaldirako deialdia zabalik egon zen 2019ko azaroaren 30era arte.
eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.
Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.
Egonaldia Art Omi-n egiten da, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500€-ko bidaia-poltsa emanten dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua, partekatutako ostatua eta doako otorduak izaten ditu artistak bekaren egonaldi osoan.