Inaugurazioa ekainak 4ean, 18:00etatik 21:00etara.

Lekua:

Horkasitas Jauregia, Balmaseda (Bizkaia)

Partaideak:

M. Benito Píriz, Ainhoa Lekerika Obieta, Ander Perez Puelles

Bitartekaria:

Susana Talayero

Testu kritikoa:

“de Xena a XenaGabrielleArgoAmbar”, Jesús Arpal Moya (Jesús Jeletón)

harriak: XENA

Erakusketa duela gutxi hiru artista gazteren lanarekin egindako topaketatik sortu zen. Piezek fisikoarekin duten inpaktuak, haien erabateko energiak eta horiekin batera doan ikusgarria ez den egitekoari buruzko intuizioak bultzatu dute hiru artistek elkarlaneko esperientzia batean parte har dezaten egin zaien gonbita.  Haien aniztasunean, espazio berean bat egiten dute gorputza material gisa inplikatzen duten piezek eta produkzio-saiakuntzek. Eskulturaren, bideoaren eta argazkiaren bidezko miaketa-ariketek entrenamendu gisa proposatutako erakusketa‑muntaia bat osatzen dute, non piezek ustekabeko harremanak ezartzen dituzten euren artean, eraikinaren patioa mugatzen duen kristalezko kuboaren bidez.

M. Benitok Tendencias aurkezten du, bere sorkuntzari ahotsa ematen dion eta hiri-kultura lanerako material gisa hartzen duen proiektua; Ainhoa Lekerikak topaketak eragiteko bitarteko gisa eratutako espazioarekin jolasean ari diren objektuak kokatzen ditu; Ander Perezek, Un morreo fino filmean, grabatzeko erabakiaren objektu autonomo gisa erabiltzen du kamera.

XENA erakusketa-praktika bat da, eta haren indarra zaila da erakusketan bertan finkatzen; arriskuari ere heltzen dio, konplizitate berriak sortzen dituen emozio gisa.

Horkasitas Jauregia
Martin Mendia kalea, 14
48800 BALMASEDA (BIZKAIA)

Udarako ordutegia:

    • ostegunetik igandera  11etatik 14ak arte