halfhouse 2021

argazkiak: Gabriele Muguruza

2016az geroztik, eremuak programak Euskal Autonomia Erkidegokoak diren edo han bizi diren artistentzako egonaldia eskaintzen du urtero, Halfhouserekin elkarlanean.

eremuak arte garaikidean testuingurua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. Gaur egun, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, SAk (Tabakalera) kudeatzen du. eremuak-en xede nagusia da artista eta sortzaileei plataforma bat eskaintzea, eztabaida eta topaketarako giroa sortzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki izango den lantoki bat gaitzea.

Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia.

eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, deialdian jaso diren proposamenak aztertu ondoren, Gabriele Muguruza aukeratu zuten 2021ko Halfhouse-n egonaldirako.

'secuencia' erakusketa