podkasta Sakoneta #01: “Moderno”

#Sakoneta saioaren lehen programa. “Moderno” izenburua du . Ramon Saizarbitoriarentzat moderno izatea da norbere garaiko jendea izatea –garaikidea izatea–. Hortik abiatuta, garaikidetasunaz aritu dira Jon Urzelai eta Kepa Matxain, berritzaile izateaz –edo sasiberritzaile izateaz–, errealismo kapitalistaz, konbentzioari iskin egiteaz; orain jauzika, orain brinkoka, orain itzulinguruka,  toreatuz, galdera handien bueltan aritzearen atrebentzia, arriskua, bertigoa ahal bezala kudeatuz.