trenza

kristalezko ehuna

camila téllez

KRISTALEZKO EHUNA
Gueñesko udaletxeko parkean den ARENATZarte erakusketa-gunera sartu baino lehen, garrantzitsua da aipatzea begirada —intuizioz— gure pausoen aurretik doala eta aretoko kristalezko hormetatik barrura sartzen dela, gu sarrerarantz oinez goazela. Erakusketan diren elementu gehienak —eskulturak eta bideoak— lurrean jarrita daudela sumatzen dugu, eta argazki eta marrazki batzuk kontu handiz paratu dituztela kristaletan.
(more…)

kuku kanta

deskribatzea egitea da

marc navarro

Bizikidetasun-modu batzuk probatzeko gaitasunik ba ote erakusketa batek? Nondik ateratzen dugu ausardia, hain desberdinak garela jakin arren elkarrekin bizitzeko aukera emango digun eremu fisiko eta mentala irudikatzeko? Denok berdin lasaitu eta asetzen gaituen desira kolektibo gisara antolatzen dugu erakusketa, ohartu gabe lursail partzelatu batean ari garela. Ahal dugun guztia egiten dugu hau saihesteko: ilusio horren euskarri dugun adostasuna deserriratze bat dela, eta elkarbizitza horretan arkitektura eta «muga materialak gainditzen eta, merkurioaren antzera, erresistentzia leun eta likido batez zoraturik isurtzen den» borondatezko bereizkeria baten parametroak definitzen ari garela. (more…)

zuk ikusten duzuna ez da nik ikusten dudana

irudipena eta errealitatea: zuk ikusten duzuna ez da nik ikusten dudana

mikel onandia garate

Lucky filmean (John Carroll Lynch, AEB, 2017), protagonistak, bizitzako azken fasean dagoen eta Mexikoko mugaren ondoko herrixka estatubatuar batean bizi den gizon nagusiak, honako elkarrizketa du tabernari batekin:
– Lucky: ‘Errealismoa da egoerak bere horretan onartzea, diren bezala’.
– Tabernaria: ‘Hau da, ikusten duzuna’.
– Lucky: ‘Baina zuk ikusten duzuna ez da nik ikusten dudana’.
(more…)

allegoria total

norantz doa tortsioa

Catherine Foulkrod

I.
Kobazulo baten itxurako giroan egindako erakusketan, barraskilo bat artelan bat hozkatzen ari da, gauez. Ez da alegoria baten hasiera, baizik eta egitate batena: kaltzio karbonatoak, paperari distira eta bolumena emateko erabiltzen den betegarriak, barraskiloa erakartzen du. Paperaren mineralak moluskuaren oskola osatzen du, eta artelana ertz bihurtzen da; bere zeinuak alde handiagoetatik atera daitezkeen atal soilak izango dira.
(more…)

hire maitale traketsa

hire maitale traketsa

pablo marte

Animalia guztiek ditizten beren goizak, beren esnaldi gosetiak. Nik, berriz, hi haukat,
idatzi ninan sasoi hartan.
Igande-goiz zabala.
Amaigabea. Inoiz amaitzen ez diren horietakoa. Eta iritsi dun arratsaldea; goiz horien besoak eta eskuak ditun arratsaldeak. Keinuak hitzaren lagun eta luzagarri diren moduan, halaxe isurtzen ditun goiz batzuk igande-arratsaldeetan. Bazkari bihurtzen diren gosari luzeetan. Bukatzen ez diren solasaldietan. Bukatu nahi ez duten eta, disimulatzen saiatu arren gertaeretako aldizkako eta hala moduzko elkarrizketetan gertatzen den bezala, bukatzeko saiakerarik egiten ez dutenetan.
(more…)