eremuak#5

Dagoeneko bost ale argitaratu dira, eta  eremuak#5 aleak lagundu egiten dio aldizkaria sendotzeko erronkari, hau da, aldizkariak Euskal Herrian arte garaikidearen testuinguruan gauzatzen diren praktika artistikoen gainean hausnartzeko, kritika egiteko eta aztertzeko espazioa izan nahi du, baita eremuak programak berak babesten dituen lanak hedatzeko baliabidea ere.

eremuak #5 ale honetan, lurrak, gertaera artistikoa jasotzeko leku gisa, egungo praktika ugaritan hartu duen protagonismoari buruzko hausnarketa egiten da.

Egungo egoera aztertzeko, aintzat hartu dira testuinguruaz kanpoko begiradak, beste ikuspuntu bat eskain dezaketenak. Horretarako, Pedro de Llanoren eta María Virginia Jauaren kolaborazioa izan dugu.

Aldizkarian, honako hauek ere parte hartu dute: Maite GarbayoAna Laura AláezAmaia Molinet (ekarpen artistikoa erdiko orrialdeetan); Miriam AlzuriBegoña González eta Miguel ZugazaNadia BarkateJosé Ramón AmondarainAlkolea Beach (Sandra CuestaLarraitz Torres eta Amaia Urra); Oier Iruretagoiena; eta Jone Loizaga (atzeko azaleko ekarpen artistikoa).

⇒ Aldizkariaren aurkezpenaren bideoa, 2018ko azaroaren 16an Azkuna Zentroan, eremuak-en jardunaldien barruan.

⇒ Aldizkaria jaso nahi baduzu, eskatu hemen: aldizkaria@eremuak.eus

Edizioa: 2018ko urria | Aleak:1500 | 108 orrialde
Edizioa: Iñaki Imaz, Pello Irazu, Maider López, Leire Vergara
Koordinazioa: Natalia Barbería
Diseinu grafikoa: Maite Zabaleta
Testu-edizioa: Fernando Quincoces
Euskararako itzulpena: Belaxe
Inprenta: Gráficas Lorea